|
|||||||||||
|
|||||||||||
BERTATIK BERTARA
Debagoiena Mankomunitateko Turismo Sailak eskauldeko Udalekin eta zerbitzu turistikoekin MUNDUMIRA jaialdiaren barnean,
eskualdeko ondare kulturala eta naturala ezagutzeko hainbat bisita gidatu antolatu ditu. Ondoren azaltzen dira proposamena hauen
ezaugarriak eta deskribapen laburra.
En el marco del festival MUNDUMIRA el Departamento de Turismo de la Mancomunidad de Debagoiena, en coordinación con los diferentes
Ayuntamientos y servicios turísticos de la comarca, va a desarrollar un programa de visitas guiadas para conocer el patrimonio
cultural y natural de la comarca. A continuación, aparecen las diferentes propuestas con una breve descripción de las mismas. Debagoieneko museoak Ibarraundi Museoa. Eskoriatza.
Egoitza berriak eraikitzeko orduan, ibaiaren eta errege bidearen gertutasunak
erakargarriak bihurtu ziren. Hori dela eta, XV. eta XVI.
mende bitartean, Galartza familiak Ibarraundi Jauregia eraiki zuen,
gaur izen bereko museoaren egoitza dena.
Ibarraundiko bisitan tailer didaktikoak egiteko aukera dago, hauek bisita
gidatu edo ikus-entzunezko desberdinen ondoren egiten dira. Tailerretan
historia eta etnografiaren inguruko gaiak garatzen dira: “lurretik ogira”,
“Gure herria eta bailara”, “Euskal Herriko mito eta kondairak”, “Harriaren
testigantza” (fosilak eta estelak) “Erromatarren garaia”, “Erdi Aroa”…
Bisita gidatuen ordutegia:
Maiatzak 23 eta 24: 11:00 – 13:00 – 17:00
Gainontzeko ordutegietan aurrez eskatuta. Informazio gehiago: Ibarraundi Museoa. Tel: 943 71 54 53. ibarraundi@eskoriatza.net. Gatz museoa. Leintz Gatzaga.
Leintz Gatzaga herritik 250 m.ra dago, garai bateko Dorletako gazteluaren
ondoan –gaur santutegia–; gaztelua herria eta bertako gatzprodukzioa
babesteko eraiki zen.
Museoak gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen du, Burdin Arotik hasi
eta 1972 arte, itsasoko gatzaren lehiakortasun handiaren ondorioz itxi zen
arte hain zuzen ere. Gatzaren inguruko jarduera eta gatza edo garai hartan
“urre zuria” deitzen zena lortzeko modu desberdinak ezagutu daitezke.
Leintz Gatzagako, aurrez eskatuta burutu daitezkeen beste bisita
gidatu batzuk:
- Erdi Aroko gunearen bisita
- Dorletako Santutegia - Mendi-ibili gidatuak PR-Gi 37: Hiruerreketa PR-Gi 36: Atxorrotx PR-Gi 38: Isuskitza Vasco-Navarro trenbidearen ibilbidea - Jakion, Debagoiena eskualdeko barazki eta fruita kontserbagintza enpresara. Informazio gehiago: 943 71 47 92. labidea@euskalnet.net Maiatzak 23 eta 24: 12:00 (euskeraz) 13:00 (erderaz).
Salneurria: 3 euro/pertsona.
Gainontzeko astebukaeretan eta jai egunetan: 12:00 euskeraz eta 13:00 erderaz.
Beste ordutegi batzuetan aurrez eskatuta. Otros horarios previa reserva.
Informazio gehiago: Gatz museoa. Tel: 943 71 47 92. lanbidea@euskalnet.net
…historian zehar Erdi Aroa Arrasaten.
Arrasateko hiribildua 1260an sortu zen eta oraindik ere mantentzen
du bere hirigune historikoan Erdi Aroko berezko egitura; luzetarako
hiru kalek osatzen dute: Iturriotz, Erdiko Kale eta Ferrerias Kalea eta
bi zeharkako kantoi. Guzti horrek forma eliptikodun multzo hiritarra ematen
digu. Oraintsuko aurkikuntza batzuek jatorrizko harresiaren zati bat
bistan utzi dute. Hiribildura sartzeko bost ate zeuden eta horietatik hiru
heldu dira gaur egun arte, XVII eta XVIII. mendeetan zuten itxura erakusten dute. Hiru ateen izenak: Zurginkantoi, Kontzezinokoa eta Portaloia.
Azkeneko hau Erdiko Kaleko ertz batean dago eta oso garrantzitsua da,
bertatik igarotzen baitzen Errege Bidea. San Juan Bataiatzailearen parrokia
da Arrasaten dagoen arkitektura erlijioso gotikoaren eredu bakarra.Erdi Aroko gunearen bisita.
Maiatzak 23: 17:00etan.
Aurrez izena eman behar da. Previa petición. Tel: 943 79 64 63. turismo@debagoiena.net
Ibilbide kulturala Gerra Zibilaren inguruan: Elgeta – Intxortako Atea.
Gerra zibilaren historian leku nabarmena betetzen du Elgetak, altxatutako
indarrek 1936ko urritik 1937ko apirilaren amaiera alderarte
herria hartu guran ibili baitziren. Intxorta mendian borrokaldi
garrantzitsuak izan ziren. Lehen borrokaldian, 1936ko urrian, faxisten erasoaldia
gelditzea lortu zen, eta, horrenbestez, egun batzuk beranduago
Eusko Jaurlaritza sortzea ahalbidetu. Frontea bertan izan zen geldirik zazpi
hilabetez, eta horren arrazoietako bat izan zen Beldarrain Komandanteak
lubakiz osatutako defentsa sistema berezia.Maiatzak 23: 16:00etan.
Aurrez izena eman behar da. Previa inscripción. Tel: 943 79 64 63.
turismo@debagoiena.net
Oñati. Sancti Spiritus Unibertsitatea eta San Migel parrokia.
Oñatin derrigorrez bisitatu beharrekoa da San Migelen Parrokian
dagoen Pietatearen kapera. Kapera XVI. mendeko arteen
sintesia da. Rodrigo Mercado de Zuazola oñatiarrak eraikiarazi
zuen; Diego de Siloe gaztelarrak marmolez egindako mausoleoak, tokia
ixten duten burdin hesi platereskoen forja bikainak eta egurrezko taila
bikaina den erretaulak osatzen dute. Sancti Spiritus Unibertsitateko
kapera San Migeli eta Espirituari eskainitako erretaulan, Piarres Picart
frantsesak egindakotzat jotzen den eskulturaren kalitatea nabarmentzen
dira. Bidaurretako Hirutasun Guztiz Santuaren Monastegiko XVI.
mendeko erretaula ere ikus daiteke Oñatin.
Aurrez eskatuta beste bisita batzuk egiten dira:
- Oñati monumentala - Oñati guztientzat Maiatzak 23 eta 24; 12:00 (gazteleraz) 13:00 (euskeraz). Gainontzeko egunetan aurrez eskatuta. En otros horarios previa inscripción. Tel: 943 78 34 53. turismo@oinati.org Bergarako gune monumentala.
Bergaran San Pedroren parrokia ikus daiteke eta baita bertan dagoen XVI. mendearen
lehen erdiko erretaula nagusi plateresko bikaina ere. Oso dekoratu aberatsa du
eta predelan dauden Lau Ebanjelarien irudiak nabarmentzen dira. Juan de Mesak
XVII. mendean egindako Kristoaren eskultura barrokoa ere azpimarratzekoa da. Santa
Marina parrokia garai hartako eredu paradigmatikoa da. Barrualdeari dagokionez, duela
gutxi aurkitu diren Errenazimenduko margolanekin dekoratuta daude gangen zati batzuk
eta aro barrokoko erretaula-multzo ikusgarria nabarmentzen da. Luis Salvador Carmonak
XVIII. mendean eskulturez apaindutako rokoko estiloko erretaula ikus ditzakegu. Gainera,
XVI. eta XVII. mendeetako etxe bikain eta jauregi ugari ikus daitezke.
Maiatzak 24; 16:00etan.
Aurrez izena eman behar da. Previa inscripción. Tel: 943 79 64 63.
turismo@debagoiena.net
Arantzazu Santutegia.
Euskal Herriko arte garaikidearen erakusgarririk garrantzitsuena, Sainz de
Oizak eta Laorgak eraikitako eraikin sakroaren silueta dotorea ageri da
amildegiaren erdian. Diamantezko punta gisa landutako kareharrizko hiru
dorreak nabarmentzen dira, paisaia karstikoaren jarraipen eta arantza zorrotzen
isla balira bezala. Fatxadan, bestalde, Oteizaren 14 apostoluen frisoa dago. Eduardo
Chillidak egindako ateetatik sartuta barnekaldean, Lucio Muñozen erretaularen
erdian, XIII. mendeko Amabirjinaren irudia ikus daiteke.
Bisita gidatuen ordutegia: - astebukaeretan: 10:30 11:30 12:30. - ekainetik urriak 12arte: 10:30 11:30 12:30 17:00 eta 18:00. Bi bisita egiteko aukera dago: Arantzazu Santutegia Arantzazu eta Oteiza Gainontzeko egunetan aurrez eskatuta. Resto de horarios previa petición. Tel: 943 71 89 11 • 943 79 64 63. turismo@debagoiena.net ...natura biziz Oñati-Arrikrutz kobak.
Arrikrutz-Oñatiko kobak Gesaltza-Arrikrutz sistema karstikoaren zati dira,
Aizkorriko mendi magalean kokatzen delarik. Jurasiko Garaian-Behe
Kretazioko (154 eta 96 miloi urteko antzinatasunakin) kareharri eta
dolomietan garatutako barrunbea dugu. Itsas mailatik 400 metro inguruan
dago. Multzo karstiko hau, 14 km.tan eta 6 pisutan banatutako elkar lotutako
galeriek osatzen dituzte. Barruko ibilaldiak 60 minutukoa da eta sistemari
esker gai ugari landuko dira, ikuspegi pedagogikotik, besteak beste:
- urak eta hidrologia. Haitzuloa nola zizelatu duten.
- haitzuloaren osaera geologikoa eta aberasta sunen balioespena,....
Asteartetik igandera: - Martxoa-maiatza eta urria: 10:00-14:00 / 15:00-18:00. - Ekaina-iraila; 10:00-14:00 / 15:00-19:00. - Azaroa-otsaila; 10:00-14:00 / 15:00-17:00. Tel: 943 08 20 00. Debagoieneko mendi ibilien sarea.
Debagoieneko mendi ibilien sarea 21 ibilbideek osatzen dute eta
gure herrietako nekazal gune eta elizateetara hurbilduz, ondare
kulturala eta naturala ezagutu eta gozatu ahal izateko aukera
ezin hobea dira.
Mendi-ibili gidatuak MUNDUMIRA jaialdian: PR-Gi 97: Oro-Larrino-Urkulu urtegia-Aozaratza. Distantzia: 6 km. Iraupena: 3 ordu. Noiz: maiatzak 24, 9:00etan. Oro auzoa, Larrino eta Aozaratza elizateak zeharkatzen dituen ibilbide hau aukera paregabea da Urkulu Urtegiak, Aizkorri-Aratz parke naturalean osatzen duen gune naturala ezagutzeko. PR-Gi 98: Uzarraga – Galartza – Lizarraga – Irimoegi Goena. Distantzia: 9 km. Iraupena: 4 ordu Noiz: maiatzak 23, 9:00etan. Antzuolako nekazal auzoetan sakabanatuta dauden baserriak ezagutzeko aukera ematen digu, baina ez hori bakarrik, ibilbide honek, Antzuolako sorlekura eramango gaitu. GR-120: Hiru Tenpluen Ibilbidea. Distantzia: 45 km. Noiz: maiatzak 16. Aloña Mendi Mendi Elkartea antolatuta. Loiolako Santutegia, La Antiguako ermita eta Arantzazuko Santutegia elkartzen ditu ibilbide honek. Bisita hauetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da. Visitas previa petición Tel: 943 79 64 6.3 turismo@debagoiena.net Informazio gehiago: Debagoieneko Mankomunitatea. Turismo. 943 79 64 63 • 943 79 89 11 turismo@debagoiena.net • www.turismodebagoiena.com Beste mendi-ibili batzuk: PR-Gi 36: Atxorrotx PR-Gi 37: Hiruerreketa PR-Gi 38: Isuskitza PR-Gi 90: Elgeta-Aixola urtegia PR-Gi 95: Intxorta-Asentzio PR-Gi 93: Trenbide xenda PR-Gi 94: Tumuluen xenda PR-Gi 101: Basalde auzoan zehar PR-Gi 91: Erregebide-Bedoña PR-Gi 96: Udala-Besaide PR-Gi 92: Izurieta, Galartza, Gellao eta Apotzaga elizateak PR-Gi 99: Bolibarko elizatetik zehar PR-Gi 102: Araotz: uraren ibilbidea PR-Gi 103: Arrikrutz. Kontrabandisten bidetik PR-Gi 104: Kortakogain. Arantzazuko baserrietan barrena PR-Gi 105: Ezkutuko Arantzazu PR-Gi 106: Arrasate-Araotz. Erromesbidea PR-Gi 107: Garagaltza auzoari itzulia SL-Gi 10: Aloñapeko ibilbidea |
|||||||||||
ESKORIATZA
- DEBAGOIENA
(GIPUZKOA) - Maiatzak 22, 23, 24 Tel: 902 18 14 71 e-mail: info@mundumirafesta.com |