|
||||||||||
|
||||||||||
BERTATIK BERTARA
Debagoiena Mankomunitateko Turismo Sailak eskauldeko Udalekin eta
zerbitzu turistikoekin MUNDUMIRA jaialdiaren barnean, eskualdeko ondare kulturala
eta naturala ezagutzeko hainbat bisita gidatu antolatu ditu. Ondoren azaltzen dira
proposamen hauen ezaugarriak eta deskribapen laburra.
En el marco del festival MUNDUMIRA el Departamento de Turismo de la Mancomunidad de Debagoiena en coordinación con los diferentes Ayuntamientos y servicios turísticos de la comarca va a desarrollar un programa de visitas guiadas para conocer el patrimonio cultural y natural de la comarca. A continuación, aparecen las diferentes propuestas con una breve descripción de las mismas. ...historian zehar Gatz museoa. Leintz Gatzaga.
![]() Gatz museoa
Munduko gatzen erakusketa Añarako Gatz Haranekoak ere izango dira. Maiatzak 19, 20: ate irekiak Beste ordutegi batzuetan aurrez eskatuta. Informazio gehiago: Gatz museoa. Tel.: 665739549 labidea1@euskalerria.org Kutxa Ekogunea.
![]() Ibarraundi museoa. Eskoriatza.
![]() Jatorrian, ziur aski dorretxe txiki bat izan bazen ere, jauregi eta baserri izandakoa ere bada gaur egun Ibarraundi museoa dena. Historia eta etnografia museo honek hiru erakusketa ditu; etnografia eta historiaurre aretoak lehenengo solairuan eta Leintz aretoa behekoan. Erakusketa horietaz gain, ondoko eraikuntzan Zubiateko labea dago, Euskal Herrian gordetzen den zeramika labe adibide onenetakoa, eta gaur egunera arte iritsi den mota horretako bakarra Gipuzkoan. 2010ean Zubiate labearen esposizioa ireki zen, bertoko ontzigileen lanbidea azaltzen duena. Erakusketako elementu nagusia labea bera bada ere, azpimarratzekoa da erakusketa osatzen duen euskal zeramika bilduma. Ibarraundi Museoa. MUNDUMIRA jaialdian Irekiera ordutegia: Maiatzak 19 12:00/14:00 eta 17:00/19:00 Maiatzak 20 12:00/14:00. Bisita gidatuak Ibarraundi Museo aeta Zubiateko labea ikusteko. Maiatzak 19: 12:00etan eta 17:00etan euskaraz /13:00etan eta /18:00etan gazteleraz. Maiatzak 20: 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gazteleraz. Gainontzeko egunetan, bisita gidatuak aurrez eskatuta. Informazio gehiago: Tel.: 943715453 ibarraundi@eskoriatza.net Erdi Aroa Arrasaten.
![]()
ERDI AROKO GUNEAREN BISITA.
Maiatzak 19. 16:00etan. Bisita gidatua aurrez eskatuta. Tel.: 943796463 Ibilbide kulturala Gerra Zibilaren inguruan Elgeta - Intxortako Atea.
![]() Bisita gidatuak hileko lehen eta azken igandean egiten dira. Gainontzeko ordutegietan aurrez eskatuta egiten dira. Hasierako ordua: 10:00. Aurrez izena eman behar da ondorengo telefonoan: 943796463 / 943718911 turismo@debagoiena.net www.turismodebagoiena.com
IBILBIDE KULTURALA GERRA ZIBILAREN INGURUAN.
Maiatzak 20 10:00etan.
Aurrez izena eman behar da.
Tel.: 943796463 / 943718911 turismo@debagoiena.net
Bergarako kasko historiko monumentala
![]()
Bergarako kasko historiko monumentala.
Eguna: Maiatzak 20, Igandea Ordua: goizeko 11:30tan Lekua: Bergarako plazan (turismo bulegoan) Iraupena: 60 minutu inguru Sancti Spiritus Unibertsitatea eta San Miguel parrokia. Oñati.
Oñatin derrigorrez bisitatu beharrekoa da San Migelen Parrokian dagoen Pietatearen
kapera. Kapera XVI. mendeko arteen sintesia da. Rodrigo Mercado de Zuazola oñatiarrak
eraikiarazi zuen; Diego de Siloe gaztelarrak marmolez egindako mausoleoak,
tokia ixten duten burdin hesi platereskoen forja bikainak eta egurrezko taila bikaina
den erretaulak osatzen dute. Sancti Spiritus Unibertsitateko kapera San Migeli eta
Espirituari eskainitako erretaulan, Piarres Picart frantsesak egindakotzat jotzen den
eskulturaren kalitatea nabarmentzen dira. Bidaurretako Hirutasun Guztiz Santuaren
Monastegiko XVI. mendeko erretaula ere ikus daiteke Oñatin.
Aurrez eskatuta beste bisita batzuk egiten dira:
Oñati monumentala
Oñati guztientzat
SANCTI SPIRITUS UNIBERTSITATEA ETA SAN MIGUEL PARROKIA.
Tel.: 943783453 turismo@oinati.org
Arantzazu Santutegia
![]()
ARANTZAZU SANTUTEGIA
Bisita gidatuen ordutegia: astebukaeretan: 10:30 11:30 12:30 ekainetik urriak 12arte: 10:30 11:30 12:30 16:00 eta 17:00 Bi bisita egiteko aukera dago: Arantzazu Santutegia Arantzazu eta Oteiza Gainontzeko egunetan aurrez eskatuta. Tel.: 943718911 / 943796463 turismo@debagoiena.net www.turismodebagoiena.com Antzuola
![]() ANTZUOLA Maiatzak 20, 11:00etan Bisita gidatua aurrez eskatuta Tel.: 943 79 64 63 turismo@debagoiena.net Oñati-Arrikrutz kobak
![]() DATU INTERESGARRIAK • Klasifikazioa: Kobak • Kokapena: Oñati herri gunea eta Arantzazuko Santutegia lotzen duen bidearen erdigunean. • Bertaratzeko: GI-3591 bidea Araotzeko bideburutzeraino non eskubiko bidea hartuko dugun. • Bisitan ikustekoak: 53 Galeria eta Aldaola erreka. • Bisitaren iraupena: 60 minutu. • Informazio gehiago: 943 082000 / www.oinati.eu/turismoa • Inguruko informazioa: 943 783453 Oinatiko Turismo Bulegoan Arrikrutz-Oñatiko kobak, Aizkorri-Aratz parke naturalean, ingurune karstiko paregabean aurkitzen ditugu. Bertan, Arantzazu eta Aldaola errekek Gipuzkoan ezagutzen den kobazulo sare handiena eratu dute, ia 15 km tako galeria sarea osatuz. Arrikrutz oso gune erakargarria da, duen interes espeleologiko, arkeologiko eta paleontologikoarengatik; zenbait aurkikuntza garrantzitsu izan da bertan . Horien artean,nabarmendu beharrekoak dira haitzuloetako lehoi baten hezurdura osoa,mota horretako lehen aurkikuntza izan dena penintsulan,pantera-garezur batzuk eta hartzen aztarnategi bat. Baina aurkikuntza hauetaz aparte, Arrikrutzeko kobak geologia aldetik ere garrantzitsuak dira. Bertan hainbat elementu aurkituko ditugu, sarrerako koloreetako gela, estalagmita eta estalaktitak, gours-ak edota zutabeak... beste mundu bat! BISITALDIAK 60 MINUTU Haitzulo barruko ibilaldiak 60 minutu irauten du, eta bertan gai ugari lantzen dira,ikuspegi pedagogikotik,eta erabat modu interesgarrian landuak. Besteak beste: - Urak eta hidrologiak haitzuloa nola zizelatu duten. - Arrikrutz Haitzuloaren barrunbea, Gesaltza-Arrikrutzeko karstsistema konplexu eta itzelak hartzen dituen 14 km-etan. - Haitzuloaren osaera geologikoa eta aberastasunen balioespena: lurrazpiko erreka eta estalaktita izugarriz betetako galeria dira guztietan aipagarrienak. Nola sortu zen mineral-unibertsoa. - Arrikrutzeko aurkikuntza arkeologikoak eta paleontologikoak. - Sandiliko mitologia. - Arrikrutzen garrantzia Espeleologiaren Historian Arrikrutz ezagutzen Espeleoabentura bisitekin. "Arrikrutz barne-barnetik" ibilbideak, Gesaltza-Arrirkutz- Jaturabeko konplexu karstikoko lur azpiko ondarea ezagutzeko aukera ematen du, Arrikrutzeko galeria fosil eta aktibo batzuk bisitatuz. Arrikrutzeko galeria fosilak aberatsak dira estalaktita,est alagmita,zutabe,kanpai itxurako koladak,eszentrika,gours eta bestelakoetan.Bisita berezi honetan, Marcel Lourbens galeria bisitatuko dugu,non espeleologia gai ugarik harrituko gaituen,besteak beste Arrikrutzeko eszentrika, 2 metro luzera eta eraketa ikusgarriekin ongi etorria emanez Gesaltza-Arrikrutz sistema lotzen duen puntuari. Hamasei urtetatik gorakoendako bisita bereziak,3-4 orduko iraupenaz. Espeleoabentura bisita egunak(*): Apirilak 21 Maiatzak 19 Ekainak 30 Uztailak 21 Abuztuak 18 Irailak 15 Urriak 20 ![]() ESPELEO-TXIKI BISITAK 2012an eta Arrikrutzeko proiektuaren 5. urtearrena ospatzeko Espeleo- Txiki programa zabaldu dugu.Goazen kobara! Ibilbide honetan koban barrena beste galeria batzuk ikusteko parada izango dugu.Badakizu nola ibiltzen ziren lehen kobazuloetan? Badakizu zer aurkituko dugun Arrikrutzeko galeria aktiboetan? Zatoz eta ikusi! Oñati - Arrikrutz Kobak Ohizko ordutegiak: Asteartetik igandera: Martxoa-maiatza eta urria: 10:00-14:00 / 15:00-18:00 Ekaina-iraila; 10:00-14:00 / 15:00-19:00 Azaroa-otsaila; 10:00-14:00 / 15:00 / 15:00-17:00 i Aurrez erreserba egitea gomendatzen da. Tel.: 943 08 20 00 Sei eta hamabost urteko gaztetxoei zuzendua,2 orduko iraupenaz. Erreserba beharrezkoa da, plaza mugatuak. Telf. 943 082 000 - arrikrutz@oinati.org Uretsen bidea. Aretxabaleta
![]() Faktore Objetiboak.
• Distantzia: 10,5km
• Denbora: 3 ordu • Desnibela: 248m • Gehiengo altuera: 490m • Gutxiengo altuera: 241m Zailtasun maila: Zailtasun ertaina Txango familiarra / Salida familiar Maiatzak 20 3 orduko ibilaldia. MENDIRIZ MENDIren eskutik. Irteera: Eskoriatza. Jaialdiko informazio gunea. Arantzazu parketxea
![]() Tel: 943782894. e-mail. arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net Gainera
DEBAGOIENEKO XI. JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK EKAINAK
15ETIK UZTAILAREN 31RA.
Menu bereziak eskualdeko jatetxeetan garaiko eta eskualdeko produktuekin,
bisitak ekoizpen guneetara, pintxo banaketa,….
Informazio gehiago: www.turismodebagoiena.com
|
LEINTZ GATZAGA -
ESKORIATZA
(GIPUZKOA) - Maiatzak 18, 19, 20
|