MundumiraEuskal Herria aldizkaria
Mundumira 2011
Elastiko solidarioa
Sarrera / Inicio Programa Editoriala Elkartasun kamiseta Euskal mendizale federazioa Mendian zehar BTT
Umeen gunea Irrien lagunak Munduko musika Kale animazioa Topagune solidarioa Bertatik bertara MUTelebista

BERTATIK BERTARA
Debagoiena Mankomunitateko Turismo Sailak eskauldeko Udalekin eta zerbitzu turistikoekin MUNDUMIRA jaialdiaren barnean, eskualdeko ondare kulturala eta naturala ezagutzeko hainbat bisita gidatu antolatu ditu. Ondoren azaltzen dira proposamen hauen ezaugarriak eta deskribapen laburra.

En el marco del festival MUNDUMIRA el Departamento de Turismo de la Mancomunidad de Debagoiena en coordinaciķn con los diferentes Ayuntamientos y servicios turísticos de la comarca va a desarrollar un programa de visitas guiadas para conocer el patrimonio cultural y natural de la comarca. A continuaciķn, aparecen las diferentes propuestas con una breve descripciķn de las mismas.
...historian zehar
Gatz museoa. Leintz Gatzaga.
Leintz Gatzaga herritik 250m.ra dago, garai bateko Dorletako gazteluaren ondoan – gaur santutegia-; gaztelua herria eta bertako gatz-produkzioa babesteko eraiki zen. Museoak gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen du, Burdin Arotik hasi eta 1972 arte, itsasoko gatzaren lehiakortasun handiaren ondorioz itxi zen arte hain zuzen ere. Gatzaren inguruko jarduera eta gatza edo garai hartan "urre zuria" deitzen zena lortzeko modu desberdinak ezagutu daitezke. Leintz Gatzagako, aurrez eskatuta burutu daitezkeen beste bisita gidatu batzuk: Erdi Aroko gunearen bisita Dorletako Santutegia Mendi-ibili gidatuak PR-Gi 37: Hiruerreketa PR-Gi 36: Atxorrotx PR-Gi 38: Isuskitza Vasco-Navarro trenbidearen ibilbidea Jakion, Debagoiena eskualdeko barazki eta fruita kontserbagintza enpresara. Iturriko gatza, mahaian gozo; jakion enpresara eta Gatz Museora bisita. Bisita gidatuak:
Maiatzak 29 eta 30, 12:00 (euskeraz), 13:00 (erderaz).
Gainontzeko astebukaera eta jai egunetan: 12:00 (euskeraz) eta 13:00 (erderaz).
Beste ordutegi batzuetan aurrez eskatuta.
Informazio gehiago: Gatz museoa. Tel.: 665739549 labidea1@euskalerria.org


Ibarraundi museoa. Eskoriatza.
Ibarraundi museoa XVI. mende hasieran eraiki zen izen bereko jauregian dago. Harrezkeroztik eraikuntzan egin diren eraldaketak nabarmenak izan dira. Hala eta guztiz ere, hasiera-hasierako ate bat eta mentsulak kontserbatzen dira oraindik. Museoko gai nagusiak historia eta etnografia dira eta gai bakoitzaren inguruko erakusketa bana dago. Halaber, Leintz Bailararen historiari buruzko audiobisuala ikusi daiteke. Gainera, Euskal Herriko interes kulturaleko ondasun izendapena duen ZUBIATEKO ZERAMIKA LABEAren erakusketa berria ireki zen Ibarraundi parean 2010ean. Euskal Herrian gordetzen den labe onenetakoa eta erakusketa berri horretako elementu garrantzitsuena bada ere, bisitariek ikusteko dagoen euskal zeramika bildumak ere badu bere interés etnografikoa. Esandakoez gain, Ibarraundik ekintzak ere eskaintzen ditu. Horrela, maiatzaren 28rako, Atxorrotzeko gazteluaren aztarnategiko indusketetara bisita antolatu du. Eskoriatzako Bolibar elizatean dagoen gailurra da Atxorrotz, Aizkorri Aratz Parke Naturaleko zona berezietako batean dago eta balio natural handia, natur aberastasun izugarria eta paisaia aniztasuna biltzen ditu. Era berean, biodibertstitatearen kontserbaziorako gune oso interesgarria da. Atxorrotzeko balioa, ordea, ez da biodibertsitatera eta paisaiara mugatzen, baditu oso garrantzitsuak diren ondasun historiko-arkeologikoak. Esaterako, XII. mendean dokumentatutako gotorlekua, Erdi Aroan Gipuzkoako garrantzitsuena izatera iritsi zena, aztarnategi historikoarkeologikoa emankorra da orain. Hori guztiagatik, natura, historia eta arkeologia uztartzen dituen inguru paregabea bisitatzera gonbidatzen zaituzte Ibarraundi museoak, Atxorrotzeko gaztelua ikertzen dabiltzan arkeologoek eta historialariek gidatuko duten bisitara.

IBARRAUNDI MUSEOA. Asteartetik ostiralera irekita; 9:00-14:00 Bisita gidatuak aurrez eskatuta. Hitzordua datorren maiatzaren 28an goizeko 11:00etan Atxorrotzen izango da. Tel.: 943 71 54 53 ibarraundi@eskoriatza.net


Erdi Aroa Arrasaten.
Arrasateko hiribildua 1260an sortu zen eta oraindik ere mantentzen du bere hirigune historikoan Erdi Aroko berezko egitura; luzetarako hiru kalek osatzen dute: Iturriotz, Erdiko Kale eta Ferrerias Kalea eta bi zeharkako kantoi. Guzti horrek forma eliptikodun multzo hiritarra ematen digu. Oraintsuko aurkikuntza batzuek jatorrizko harresiaren zati bat bistan utzi dute. Hiribildura sartzeko bost ate zeuden eta horietatik hiru heldu dira gaur egun arte, XVII eta XVIII. mendeetan zuten itxura erakusten dute. Hiru ateen izenak: Zurginkantoi, Kontzezinokoa eta Portaloia. Azkeneko hau Erdiko Kaleko ertz batean dago eta oso garrantzitsua da, bertatik igarotzen baitzen Errege Bidea. San Juan Bataiatzailearen parrokia da Arrasaten dagoen arkitektura erlijioso gotikoaren eredu bakarra.

ERDI AROKO GUNEAREN BISITA. Maiatzak 28. 10:00etan. Bisita gidatua aurrez eskatuta. i Tel.: 943 79 64 63 turismo@debagoiena.net


Ibilbide kulturala Gerra Zibilaren inguruan: Elgeta - Intxortako Atea.

Gerra zibilaren historian leku nabarmena betetzen du Elgetak, altxatutako indarrek 1936ko urritik 1937ko apirilaren amaiera alderarte herria hartu guran ibili baitziren. Intxorta mendian borrokaldi garrantzitsuak izan ziren. Lehen borrokaldian, 1936ko urrian, faxisten erasoaldia gelditzea lortu zen, eta, horrenbestez, egun batzuk beranduago Eusko Jaurlaritza sortzea ahalbidetu. Frontea bertan izan zen geldirik zazpi hilabetez, eta horren arrazoietako bat izan zen Beldarrain Komandanteak lubakiz osatutako defentsa sistema berezia. Bisita gidatuak hileko lehen eta azken igandean egiten dira. Gainontzeko ordutegietan aurrez eskatuta egiten dira. Hasierako ordua: 10:00. Aurrez izena eman behar da ondorengo telefonoan: 943 79 64 63 / 943 71 89 11 turismo@debagoiena.net www.turismodebagoiena.com

IBILBIDE KULTURALA GERRA ZIBILAREN INGURUAN. Maiatzak 29 10:00etan. Aurrez izena eman behar da. Tel.: 943 796463/943 718911 turismo@debagoiena.net



Bergarako Errege Seminarioaren museoa Euskal Herriko zientziaren altxorrak.
Bergara izan da zientziaren sorlekua Euskal Herrian, hemen egon delako XVIII. eta XIX. mendeetan hezkuntza eta zientzia erakunderik garrantzitsuena: Bergarako Errege Seminarioa. Mintegia aitzindaria izan da kimikan, fisikan, zoologian eta botanikan, mineralogian, meteorologian. Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek bertan aurkitu zuten elementu kimiko berri bat, Wolframioa, 1783 urtean. Seminarioa erakunde bakarra eta bikaina izan da Euskal Herrian, neurri handi batean oraindik ezezaguna. Errege Seminarioaren laborategietan aurreko mendeetan erabilitako zientzia instrumentuak, anatomia modeloak, zoologia bildumak, mineralak eta fosilak gordetzen dira oraindik. Materialak berreskuratzeko lan eskerga egin ondoren, bilduma prest dago. Parekorik ez duen bilduma aberats honekin Museoa egingo du Udalak, aprobetxamendu sozialari ekiteko.Bisita gidatuan, Errege Seminarioaren ibilbide historikoa eta bere lorpen zientifikoak gogoratuko ditugu lehendabizi eta bere egoitza zein den ezagutu. Ondoren, Euskal Herriak "Errege Seminarioaren Museoa: zergatik eta zertarako" behar duen planteatzen duen erakusketa ikusiko dugu.

BERGARAKO ERREGE SEMINARIOAREN MUSEOA. Bisita gidatuaren datuak: Egunak: Maiatzak 28 eta 29 Ordua: goizeko 11:30tan Lekua: Bergarako plazan (turismo bulegoan) Iraupena: 60 minutu inguru


Sancti Spiritus Unibertsitatea eta San Miguel parrokia. Oņati.
Oņatin derrigorrez bisitatu beharrekoa da San Migelen Parrokian dagoen Pietatearen kapera. Kapera XVI. mendeko arteen sintesia da. Rodrigo Mercado de Zuazola oņatiarrak eraikiarazi zuen; Diego de Siloe gaztelarrak marmolez egindako mausoleoak, tokia ixten duten burdin hesi platereskoen forja bikainak eta egurrezko taila bikaina den erretaulak osatzen dute. Sancti Spiritus Unibertsitateko kapera San Migeli eta Espirituari eskainitako erretaulan, Piarres Picart frantsesak egindakotzat jotzen den eskulturaren kalitatea nabarmentzen dira. Bidaurretako Hirutasun Guztiz Santuaren Monastegiko XVI. mendeko erretaula ere ikus daiteke Oņatin. Aurrez eskatuta beste bisita batzuk egiten dira: Oņati monumentala Oņati guztientzat

SANCTI SPIRITUS UNIBERTSITATEA ETA SAN MIGUEL PARROKIA. Tel.: 943 78 34 53 turismo@oinati.org



Arantzazu Santutegia
Euskal Herriko arte garaikidearen erakusgarririk garrantzitsuena, Sainz de Oizak eta Laorgak eraikitako eraikin sakroaren silueta dotorea ageri da amildegiaren erdian. Diamantezko punta gisa landutako kareharrizko hiru dorreak nabarmentzen dira, paisaia karstikoaren jarraipen eta arantza zorrotzen isla balira bezala. Fatxadan, bestalde, Oteizaren 14 apostoluen frisoa dago. Eduardo Chillidak egindako ateetatik sartuta barnekaldean, Lucio Muņozen erretaularen erdian, XIII. mendeko Amabirjinaren irudia ikus daiteke.

ARANTZAZU SANTUTEGIA Bisita gidatuen ordutegia: astebukaeretan: 10:30 11:30 12:30 ekainetik urriak 12arte: 10:30 11:30 12:30 16:00 eta 17:00 Bi bisita egiteko aukera dago: Arantzazu Santutegia Arantzazu eta Oteiza Gainontzeko egunetan aurrez eskatuta. Tel.: 943 71 89 11 943 79 64 63 turismo@debagoiena.net www.turismodebagoiena.com


Antzuola
Antzuolako hirigunetik bisita gidatua. Herri atsegin eta lasai honetako plazan XVIII. Mendeko multzo barroko dotorean, urtero Antzuolako jaietako larunbat arratsaldean, uztaileko hirugarren astebukaeran, Mairuaren Alardea ospatzen da.

ANTZUOLA Maiatzak 28, 10:00etan Bisita gidatua aurrez eskatuta i Tel.: 943 79 64 63 turismo@debagoiena.net



...natura biziz


Oņati-Arrikrutz kobak
Oņati inguruko paisaiak kalitate handiko elementu interesgarriak ditu. Besteak beste, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean eta Arantzazu Santutegitik gertu, erakargarritasun handiko ingurune karstiko bat dago. Bertan galeria luze eta konplexuz eraturik, Gesarribe ( Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe) sistema erraldoia osatzen da eta bisitarientzat modu egokian prestaturiko galeria aurkitzen dugu. Arrikrutzeko 53 Galerian egingo den ibilaldiak ordubete iraungo du eta 500 metro bisitatuko dira, sistema informatikoari esker, gai ugari landuko dira modu interesgarrian, besteak beste, paleontologia (haitzuloetako lehoiaren hezurdura osoa eta hartz-aztarnategi ikusgarria), hidrogeologia etab.

OŅATI - ARRIKRUTZ KOBAK Ohizko ordutegiak: Asteartetik igandera: Martxoa-maiatza eta urria: 10:00-14:00 / 15:00-18:00 Ekaina-iraila; 10:00-14:00 / 15:00-19:00 Azaroa-otsaila; 10:00-14:00 / 15:00 / 15:00-17:00
Aurrez erreserba egitea gomendatzen da. Tel.: 943 08 20 00


JARDUERA BEREZIAK:


Geolodia
"Torrentes y goteras: el poder del agua sobre el karst de Gasaltza-Arrikrutz.

Maiatzak 8 Arrikrutz-Oņatiko kobak proiektua kokatzen den Sistema Karstikoari bisita berezia.
Erreserbak 943 08 20 00 telefonoan
Espeleoabentura.

Ibilbide honetan ohiko bisitetan ikusten ez diren beste galeria batzuk ikusteko aukera izango dugu. Gesaltza-Arrikrutz sistema karstikoko alderdi aktibo eta fosil desberdinetan zehar murgilduko gara: Gaur egun Aldaola errekaren Ubide den Arrikrutz galeria, eszentrika ikusgarria gordetzen duen Marcel Loubens galeria... BISITA EGUNAK (*): Apirilak 16 Maiatzak 21 Ekainak 18 Uztailak 9 eta 23 Abuztuak 6 eta 20 Irailak 17 Urriak 15 * Egun hauetaz gain, taldeentzat ere bisitak egiten dira. * Erretserba egitea beharrezkoa da.

Arantzazu parketxea

Gandiaga Topagunean kokaturiko parketxea, bisitarientzako harrea-gunea izateaz gain, Parke Naturalaren interpretazio-zentroa ere bada. Horretarako, besteak beste, erakusketa iraunkorra, gela didaktikoak edota euskarri interaktiboak, Parke Naturalak gordetzen duen ondarea azaltzeko baliabideak dira. Horiei esker lur azpiko eremuak ezagutu, basoetan murgildu edota artzain-abeltzaintzaren bilakaeran sakontzeko aukera dago.

Tel: 943782894. e-mail. arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

GAINERA
DEBAGOIENEKO VIII. JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK EKAINAK 10ETIK UZTAILAREN 31RA. Menu bereziak eskualdeko jatetxeetan garaiko eta eskualdeko produktuekin, bisitak ekoizpen guneetara, pintxo banaketa,…. Informazio gehiago: www.turismodebagoiena.com


MENDI-IBILI GIDATUAK MUNDUMIRA JAIALDIAN
PR-Gi 97. Aizkorri-Aratz parke naturalean.
Oro auzoa, Larrino eta Aozaratza elizateak zeharkatzen dituen ibilbide hau aukera paregabea da Urkulu Urtegian, Aizkorr-Aratz parke naturalean osatzen duen gune naturala ezagutzeko.

Distantzia: 6 km. Iraupena: 3 ordu Noiz: maiatzak 29, 9:00etan Aurrez izena eman behar da. Tel.: 943 79 64 63 turismo@debagoiena.net

GR-120: Hiru Tenpluen Ibilbidea.
Loiolako Santutegia, La Antiguako ermita eta Arantzazuko Santutegia elkartzen ditu ibilbide honek.
Maiatzak 21ean egiteko aukera. Distantzia: 45 km. Noiz: maiatzak 21. Aloņa Mendi Mendi Elkartea antolatuta. Aurrez izena eman behar da. Tel.: 902 181 471

ELGETA - DEBAGOIENA (GIPUZKOA) - Maiatzak 27, 28, 29