Debagoiena Mankomunitateko Turismo Sailak
eskualdeko Udalekin eta zerbitzu turistikoekin
MUNDUMIRA jaialdiaren barnean, eskualdeko
ondare kulturala eta naturala ezagutzeko hainbat
bisita gidatu antolatu ditu. Ondoren azaltzen dira
proposamen hauen ezaugarriak eta deskribapen laburra.
|
En el marco del festival MUNDUMIRA el
Departamento de Turismo de la Mancomunidad de
Debagoiena en coordinación con los diferentes
Ayuntamientos y servicios turísticos de la comarca va
a desarrollar un programa de visitas guiadas para
conocer el patrimonio cultural y natural de la comarca.
A continuación, aparecen las diferentes propuestas con
una breve descripción de las mismas.
|
HISTORIAREN BIDETIK |
|
|
Erdi Aroa Arrasaten.
Arrasateko hiribildua 1260an sortu zen eta oraindik ere
mantentzen du bere hirigune historikoan Erdi Aroko
berezko egitura; luzetarako hiru kalek osatzen dute:
Iturriotz, Erdiko Kale eta Ferrerias Kalea eta bi zeharkako
kantoi. Guzti horrek forma eliptikodun multzo hiritarra
ematen digu.
Oraintsuko aurkikuntza batzuek jatorrizko harresiaren zati
bat bistan utzi dute. Hiribildura sartzeko bost ate zeuden
eta horietatik hiru heldu dira gaur egun arte, XVII eta XVIII.
mendeetan zuten itxura erakusten dute. Hiru ateen izenak:
Zurginkantoi, Kontzezinokoa eta Portaloia. Azkeneko hau
Erdiko Kaleko ertz batean dago eta oso garrantzitsua
da, bertatik igarotzen baitzen Errege Bidea. San Juan
Bataiatzailearen parrokia da Arrasaten dagoen arkitektura
erlijioso gotikoaren eredu bakarra.
Arrasate
Erdi Aroko gunearen bisita.
Visita del casco medieval.
Ekainak 7 eta 8: 17:00etan.
Oharra: Bisita gidatuetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.
Necesario inscribirse para participar en las visitas guiadas.
Debagoieneko Mankomunitatea. Turismo.
Tel.: 943 79 64 63 turismo@debagoiena.com
|
|
|
Ibilbide kulturala Gerra Zibilaren inguruan: Elgeta – Intxortako Atea.
Gerra zibilaren historian leku nabarmena betetzen du
Elgetak, altxatutako indarrek 1936ko urritik 1937ko
apirilaren amaiera alderarte herria hartu guran ibili baitziren.
Intxorta mendian borrokaldi garrantzitsuak izan ziren.
Lehen borrokaldian, 1936ko urrian, faxisten erasoaldia
gelditzea lortu zen, eta, horrenbestez, egun batzuk
beranduago Eusko Jaurlaritza sortzea ahalbidetu. Frontea
bertan izan zen geldirik zazpi hilabetez, eta horren
arrazoietako bat izan zen Beldarrain Komandanteak
lubakiz osatutako defentsa sistema berezia.
Bisita Elgetako Mendizaleen Plazatik irtengo da.
Elgeta
Ibilbide kulturala Gerra Zibilaren inguruan:
Elgeta – Intxortako Atea
Ekainak 7: 10:00etan.
Oharra: Bisita gidatuetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.
Necesario inscribirse para participar en las visitas guiadas.
Debagoieneko Mankomunitatea. Turismo.
Tel.: 943 79 64 63 turismo@debagoiena.com
|
|
ELIZA BARRUKO ARTEA |
|
|
XVI. mendeko erretaulak
XVI. mendea jarduera handiko garaia zen eta, garai
hartatik zerbait aipatzekotan, erretaula-arloko eraikitzeko
grina zen.
Oñatiko eta Bergarako multzoak aipagarriak dira. Oñatin
derrigorrez bisitatu beharrekoa da San Migelen Parrokian
dagoen Pietatearen kapera. Kapera XVI. mendeko arteen
sintesia da. Rodrigo Mercado de Zuazola oñatiarrak
eraikiarazi zuen; Diego de Siloe gaztelarrak marmolez
egindako mausoleoak, tokia ixten duten burdin hesi
platereskoen forja bikainak eta egurrezko taila bikaina
den erretaulak osatzen dute. Sancti Spiritus Unibertsitateko
kapera San Migeli eta Espirituari eskainitako erretaulan,
Piarres Picart frantsesak egindakotzat jotzen den
eskulturaren kalitatea nabarmentzen dira. Bidaurretako
Hirutasun Guztiz Santuaren ermitako XVI. mendeko
erretaula ere ikus daiteke Oñatin.
Bergaran San Pedroren parrokia ikus daiteke eta baita
bertan dagoen XVI. mendearen lehen erdiko erretaula
nagusi plateresko bikaina ere. Oso dekoratu aberatsa
du eta predelan dauden Lau Ebanjelarien irudiak
nabarmentzen dira. Santa Marina parrokia garai hartako
eredu paradigmatikoa da. Barrualdeari dagokionez,
duela gutxi aurkitu diren Errenazimenduko margolanekin
dekoratuta daude gangen zati batzuk eta aro barrokoko
erretaula-multzo ikusgarria nabarmentzen da.
Oñati
Ekainak 7 eta 8;
Sancti Spiritus Unibertsitatea, San Migel parrokia eta San Migel errota;
11:00 (euskaraz) 12:30 (gazteleraz)
Salneurria: 2 euro/pertsona.
Bergara
Bergara monumentala.
Ekainak 7: 12:00 17:30
Ekainak 8: 12:30
Oharra: Bisita gidatuetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.
Necesario inscribirse para participar en las visitas guiadas.
Debagoieneko Mankomunitatea. Turismo.
Tel.: 943 79 64 63 turismo@debagoiena.com
|
|
|
BERGARA. Izenen bira, gure arrastoen bila
Mintzaira guztiek gorde dituzte bere baitan iraganako
bizimodu eta sinesmenen arrastoak, jauregiek eta galtzada
zaharrek bezalaxe.
Errotaldek, Boluk, edo Bolintxok urte eta mende batzuk
lehenago Bergarako lur hauetan errota hotsa zela
adierazten digute, erreka eta ibai ondoetan garia eta
artoa txikitzeko erabiliak.
Bildutako esaeretan, berriz, eguzkia sartzean, Elosu,
Plaentxi eta inguruetan hauxe esan izan da:
Eguzki amandrea badoia bere amangana.
Bihar etorriko da denbora ona bada.
Badirudi Neolitikoan eguzkiak gure arbasoen sinbologian
esanahi berezia zuela.
Halakoek jakingura sortzen badizute, zatoz, zatoz zeu
ere, izenen eskutik lur honetan izandakoak aditzera eta
irudikatzera.
Maiatzak 30,ostirala, arratsaldeko 19:30etan
Ekainak 6, ostirala, arratsaldeko 19:30etan
Salneurria: 2 euro
Oharra: Bisita gidatuetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.
Necesario inscribirse para participar en las visitas guiadas.
Debagoieneko Mankomunitatea. Turismo.
Tel.: 943 79 64 63 turismo@debagoiena.com
|
|
DEBAGOIENEKO MUSEOAK |
|
|
Ibarraundi Museoa. Eskoriatza
Egoitza berriak eraikitzeko orduan, ibaiaren eta errege
bidearen gertutasunak erakargarriak bihurtu ziren. Hori
dela eta, XV. eta XVI. mende bitartean, Galartza familiak
Ibarraundi Jauregia eraiki zuen, gaur izen bereko
museoaren egoitza dena.
Ibarraundiko bisitan tailer didaktikoak egiteko aukera
dago, hauek bisita gidatu edo ikus-entzunezko
desberdinen ondoren egiten dira. Tailerretan historia eta
etnografiaren inguruko gaiak garatzen dira: “lurretik ogira”,
“Gure herria eta bailara”, “Euskal Herriko mito eta
kondairak”, “Harriaren testigantza” (fosilak eta estelak)
“Erromatarren garaia”, “Erdi Aroa”…
ESKORIATZA
Ibarraundi Museoa.
Ekainak 7; 17:00-20:00
Ekainak 8: 12:00-14:00 17:00-20:00
Oharra: Bisita gidatuetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.
Necesario inscribirse para participar en las visitas guiadas.
Debagoieneko Mankomunitatea. Turismo.
Tel.: 943 79 64 63 turismo@debagoiena.com
|
|
|
Gatz museoa. Leintz Gatzaga
Leintz Gatzaga herritik 250 m.ra dago, garai bateko
Dorletako gazteluaren ondoan – gaur santutegia-; gaztelua
herria eta bertako gatz-produkzioa babesteko eraiki zen.
Museoak gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen du,
Burdin Arotik hasi eta 1972 arte, itsasoko gatzaren
lehiakortasun handiaren ondorioz itxi zen arte hain zuzen
ere. Gatzaren inguruko jarduera eta gatza edo garai
hartan “urre zuria” deitzen zena lortzeko modu desberdinak
ezagutu daitezke.
LEINTZ GATZAGA
Gatzaren museoa.
Ekainak 7: 12:00 (euskeraz) 13:00 (erderaz)
17:30 (euskeraz) 18:30 (erderaz)
Ekainak 8: 12:00 (euskeraz) 13:00 (erderaz)
Salneurria: 3 euro/pertsona.
Oharra: Bisita gidatuetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.
Necesario inscribirse para participar en las visitas guiadas.
Debagoieneko Mankomunitatea. Turismo.
Tel.: 943 79 64 63 turismo@debagoiena.com
|
|
NATURA BIZIZ |
|
|
Debagoieneko mendi ibilien sarea
Debagoieneko mendi ibilien sarea 21 ibilbideek osatzen
dute eta gure herrietako nekazal gune eta elizateetara
hurbilduz, ondare kulturala eta naturala ezagutu eta
gozatu ahal izateko aukera ezin hobea dira.
Mendi-ibili gidatuak MUNDUMIRA jaialdian:
PR-Gi 97: Oro-Larrino-Urkulu urtegia-Aozaratza
Distantzia: 6 km. Iraupena: 3 ordu.
Noiz: ekainak 8 9:00etan.
Oro auzoa, Larrino eta Aozaratza elizateak zeharkatzen
dituen ibilbide hau aukera paregabea da Urkulu Urtegiak,
Aizkorri-Aratz parke naturalean osatzen duen gune
naturala ezagutzeko.
PR-Gi 98: Uzarraga – Galartza – Lizarraga –
Irimoegi Goena
Distantzia: 9 km. Iraupena: 4 ordu
Noiz: ekainak 8 goizeko 9:00etan.
Antzuolako nekazal auzoetan sakabanatuta dauden
baserriak ezagutzeko aukera ematen digu, baina ez hori
bakarrik, ibilbide honek, Antzuolako sorlekura eramango
gaitu.
GR-120: Hiru Tenpluen Ibilbidea
Distantzia: 45 km. Noiz: maiatzak 31
Aloña Mendi Mendi Elkartea antolatuta.
Loiolako Santutegia, La Antiguako ermita eta Arantzazuko
Santutegia elkartzen ditu ibilbide honek.
|
|
|
UDARAKO (uztaila, abuztua)
mendi ibili proposamenak:
"ORKATZATEGIKO HEGAZTI KOLONIA"
Ikustekoak: Teleskopioekin saiak, belatzak... ezagutu,
Atxuloko begia.
Iraupena: 4 ordu. Zailtasuna: erraza
"MITOLOGIA ETA HISTORIAURREA"
Ikustekoak: Aizkirri kobazuloa, Jentilen pasiolekua,
Sorginerreka...
"ARANTZAZU ERREKA ETA KOBAZULOAK"
Ikustekoak: nekazal ingurua, iturburuak, urzuloak, dolinak,
kobazuloak.
"ITURRIGORRIKO BASOA"
Ikustekoak: Basoko landaretza eta fauna, ikazkinen
bizimodua, txondor plazak.
"URAREN IBILBIDEA"
Ikustekoak: errotak, urtegiak, ubideak, iturburuak, elektra
etxea...
"MENDIKO LARREAK ETA ARTZANTZA"
Ikustekoak: Aizkorri mendikate magaleko artzantza
guneak, megalitoak...
Salneurria: 5 euro/pertsona, umeek deskontuak izaten dituzte.
Hasiera puntua: OÑATIKO TURISMO BULEGOA
Programazioaren informazio gehiago www.oinati.org edota Oñatiko Turismo Bulegoan: 943783453
|
|
|
Oñati-Arrikrutz kobak
Arrikrutz-Oñatiko kobak Gesaltza-Arrikrutz sistema
karstikoaren zati dira, Aizkorriko mendi magalean kokatzen
delarik. Multzo karstiko hau, 14 km.tan eta 6 pisutan
banatutako elkar lotutako galeriek osatzen dituzte. Barruko
ibilaldiak 60 minutukoa da.
MUNDUMIRAko ordutegi berezia:
Ekainak 7 eta 8: 10:30 (euskeraz) 11:00 (gazteleraz)
Salneurria: 4 euro
Plaza mugatuak, aurrez derrigorrez izena eman behar da.
Ohizko ordutegiak:
Asteartetik igandera:
- Martxoa-maiatza eta urria: 10:00-14:00 / 15:00-18:00
- Ekaina-iraila; 10:00-14:00 / 15:00-19:00
- Azaroa-otsaila; 10:00-14:00 / 15:00 / 15:00-17:00
Tel.: 943 082000 - 943 78 34 53
|
|
|