Mendia, natura eta bidaiak
MENDI IRTEERAK - NATUR IBILBIDEAK

INFORMAZIOA eta IZEN EMATEA. 902 18 14 71 info@mundumirafesta.com

Ibilaldi guztiak plaza mugatuak dituzte eta izen ematea beharrezkoa da parte hartzeko.
Izen-abizena, telefonoa, aukeratutako ibilaldia eta pertsona kopurua adierazi beharko da.

Irteera: Aretxabaletako Herriko Plaza.

GR 120. HIRU TENPLUEN IBILALDIA Aloña Mendi elkartearen eskutik.

Iraupen luzeko ibilaldia. Loiola- Antigua- Arantzazu. 45 km. / 9 - 10 ordu. Zaila

Hiru tenpluen ibilaldia, Loiolako santutegia, Antiguako baseliza eta Aranzazuko santutegia lotzen duen 45 kilometroko mendi zeharkaldia da. Izarraitzeko magaletan dagoen Azpeitia herritik hasita, Zumarragako antiguako baselizara bideratzen da Igarate eta Pagotxuetako lepoak gaindituz. Hortik aurrera, gure urratsak, Aizkorriko Natur Parkeko, artzain eremutara eramango gaituzte, Oñatiko Aranzazuko Santutegian bukatuz.

Iaz bezla, Aloña mendi elkarteko lagunak, gidari lanetan izango ditugu. Iraupen luzeko ibilaldiak egiten ohituak dauden pertsonentzako proposamena da.

 2007.05.26 Larunbata // Goizeko 6etan

ANDARTO DEGURIXA bailaratik, MENDIAK ETA HERRIAKen eskutik.

5 orduko Mendi Igoera.

Mendizaleentzako aproposa den mendi igoera eskaintzen dizugu. Andarto mendiko igoera hain zuzen. Andarto (1076 m.) Zaraiako mendilerroko ertzan kokatzen da. Gure ibilaldia berriz, Aretxabaletako lurretatik abiatuta, Urkulu Urtegitik pasa eta Degurixa bailaratik igaroko da. Handik, Andartoko gailurreko bidea hartuko dugu.

Mendiak eta Herriaken eskutik dator proposamena. Aukera paregabea!!

 2007.06.02 Larunbata // Goizeko 8etan

ARRIKRUTZeko KOBAK (Oñati) OÑATIKO NATUR ESKOLAren bitartez.

2 orduko ibilaldia eta bixita gidatua. Errraza. Ez da material berezirik behar.

AIZKORRI mendiaren magalean, Oñatiko herrian, ARRIKRUTZeko kobazuloak daude. Euskal herriko aitzindarietako bat izan da espeleologia, arkeologia eta paleontologia azterketetan eta orain, 2 urteko lanak eta gero, publikoari zabalduko zaizkio ateak. Kobazuloak Bixitatuko ditugun lehenetarikoak izango gara MUNDUMIRAn.

Haitzulo barruko ibilaldiak 75 minutu iraungo du eta, prestatutako sistemari esker, gai ugari landuko dira, ikuspegi pedagogikotik, eta erabat modu interesgarrian landu ere. Animatu zaitezte eta izena eman!!

 2007.06.02 Larunbata // Goizeko 9etan

KURTZEBERRI - ARANGUREN MURRUKIXO Mendi elkartearen eskutik.

5 orduko mendi igoera.

 2007.06.03 Igandea // Goizeko 9etan

APOTZAGA, ASENSIOMENDI, UNTZILLA, MURUGAIN, IZURIETA. Zaraia mendi Taldearekin.

3 orduko ibilaldi erraza.

 2007.06.03 Igandea // Goizeko 9etan

ARETXABALETA - DEBAGOIENA (Gipuzkoa) - EKAINAK 1, 2, 3